ONLINE: Distantzia oztopo bat ez izateagatik
Online zerbitzua entrenamenduak zure ordutegi eta beharretera egokitzen den irtenbidea da.
Bertan, gainontzeko zerbitzuetan bezala, hasierako balorazio funtzional presentzial bat burutzen da, eta horren harira, norbere beharretara egokitutako entrenamendu programa bat sortzen da.
Programako entrenamendu saioak era digitalean eskaintzen ditugu, pantailaren beste aldean dagoenari ahalik eta erraztasun gehien emate aldera.
Entrenamendu sistema honi esker, zure etxean, bidaietan edota kanpo baliabideetan entrenatzeko aukera izango duzu SALTO-ren entrenamendu programen filosofiaren esentzia galdu gabe. Bertan, entrenamenduen indibidualtasunari eta
jarraipenari garrantzi handia ematen diogu, hortaz, gure etxetik kanpo entrenatu arren zuen helburuak lortzeko beharretera egokitzen saiatuko gara.
Horrela, bi zerbitzu mota bereizten dira: Osasunera bideratutako planifikazioa eta Errendimendura bideratutako planifikazioa.
OSASUN PLANIFIKAZIOA
Bizimodu osasuntsu batengatik
Zerbitzu hau, osasun (argaltze, amatasun, tonifikazio edo hirugarren adina) eta erreadaptazio programetan oinarritua dago. Bezeroa SALTO -ko profesionalen eskuetan jartzen da, hasierako ebaluazio bat egiteko eta emaitza hauetan oinarritutako planifikazio bat jasotzeko.
Horretarako, lehendabizi bezeroaren helburuetan eragiten duten faktoreen ebaluazio bat egiten da. Ondoren, analisi honetan lortutako emaitzetan oinarrituta, bezeroaren planifikazioa prestatzen da. Era honetan, SALTO-k zerbitzu pertsonal eta esklusibo bat ziurtatzen die bere bezeroei, hasierako testan identifikatutako gaitasunetara egokitua dagoena.
ERRENDIMENDU PLANIFIKAZIOA
Kirol emaitza hobetzeagatik
Errendimendu (kirol proba, oposaketak) programan oinarritua dago. Kirol bakoitzean errendimenduan eragina duten faktoreak ebaluatzen dira, gaitasun fisiko eta psikikoak lantzeko eta emaitzak hobetzeko. Kontrol eta jarraipen konstante bati esker, entrenamendua berrantolatzen da.
Hasierako test bat abiapuntutzat harturik, etengabeko kontrol eta jarraipena egiten da, entrenamendua bezeroaren behar, gaitasun eta errendimendu aldaketei egokituz. Ebaluazio jarraiek, zerbitzuaren indibidualtasun eta esklusibotasuna goraipatzen dute, kalitatezko zerbitzua eskainiz. Errendimenduan eragiten duten faktoreen kontrola handitzen da eta ondorioz, lesioak jasateko arriskua gutxitzen da.
Bezeroaren helburu eta nahien arabera, profesionalarekin adostuko du programaren iraupena eta asteko sesio kopurua.
Zerbitzuaren kalitatea bermatu ahal izateko, SALTO-k, bezeroari arreta-zerbitzu bat eskaintzen dio, sortutako zalantzak argitu ahal izateko, edo behar izanez gero, entrenamenduak moldatzeko.