ETXEAN: Etxetik mugitu gabe 

Etxetik mugitu beharra aitzaki bat bihur ez dadin, SALTO bezeroaren etxera joaten da entrenamenduak egiteko beharrezkoa den material guztiaz arduratuz. Bezeroaren gaitasunen azterketa bat egin ondoren, aldez aurretik bermatutako helburuekin bat datorren entrenamendu dinamiko eta indibidual bat prestatzen da. Zerbitzu hau, dependentzia maila altua edo mugikortasun falta duten pertsonei bideratua dago batez ere (iktusa, gerriko zein belauneko protesia, dialisia, esklerosi anizkoitza... kasuak tratatu ditugu era honetara). 

Sesioek ordu bete irauten dute, non entrenamendu pertsonalari esker, bezeroak entrenamenduaren iraupenari etekin handiena aterako dion profesionalaren arreta osoaz gozatzen duelarik. Honek, aldi berean, entrenamenduan zehar egindako ariketen kontrola hobetzen du, teknika, jarrera, kargak, etab.