BANAKA: Bakarkako arreta 

Entrenamendu pertsonala SALTO-k eskaintzen dituen zerbitzuen oinarria da. Bertan bezeroaren helburuak aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabideak erabiliz eta profesional baten gainbegiradapean mugimendua eta jarduera fisikora bideratutako ordubeteko saio presentzialak burutzen dira, bide batez, jarduera fisikoaren inguruko heziketa prozesu bat eskainiz. 

Entrenamendu saioen kalitatea eta indibidualtasuna eskaintze aldera, zerbitzuarekin hasi aurretik balorazio funtzionaleko saio bat burutu beharra dago, non saio hau izango den ondorengo programa zehaztuko duenaren iturburua. 

Zerbitzu mota hau aurreko publikazioetan azalduriko 3 programetara zuzendurik dago:

- Osasuna eta ongizatea.

- Kirol errendimendua.

- Lesioen berrregokitzea. 

Hortaz, jarduera fisikoa burutzen hasteko asmoa baduzu, zure entrenamendu programa beste maila batera eraman nahi baduzu, lesioari aurre egiteko laguntza behar baduzu… edo besterik gabe, jarduera fisikoa era kontrolatuan burutu nahi baduzu, jakin gure profesionaltasun guztiarekin lagunduko zaitugula. 

SALTO-ren zentroa Urretxuko Mugitegi industrialdean, D kalean, 1-3. pabilioian kokatua dago.