SALTO-ren lan egiteko era oso erraza da. Bezeroa SALTO-rekin kontaktuan jarri ondoren, 0. bilera hitzartzen da, non fitxa pertsonala betetzen den (datu pertsonalak, helburuak, patologiak, disponibilitatea… ezagutzeko).

 

Ondoren, ereduzko sesiorako txanda itxiko litzateke, ondorengo helburuak izanik:

  • Elikadura ohiturak aztertu.
  • Test antropometrikoa egin eta aztertu.
  • Balorazio funtzionala egin mugikortasun testen bidez. Bezeroaren analisi hau, entrenamenduaren oinarria izango da. Izan ere, neurketa hauek egin ondoren, entrenamendu prozesuaren ondorioz lortzen diren hobekuntzak ikusi ahal izango ditugu. Bestela, ez genuke jakingo hobekuntzarik egon den edo ez. Hortaz, Bertan ateratako ondorioak izango dira entrenamendu prozesuaren abiapuntua.
  • Entrenamendu pertsonala bizi, bezeroaren maila ezagutzeko eta honek, entrenamendu pertsonal bat zer den ezagutzeko.

SALTO-ko entrenatzaileak bezeroaren maila ezagutuz, bere limitazioak kontuan izanik eta bere gustu eta nahiak jakinik, bezeroaren entrenamendu programa indibidualizatua sortuko du. Programa bakoitza bezero bakoitzari egokitzen da. Horrela, bezeroa prest egongo litzateke bere neurrira eginiko entrenamendu programari hasiera emateko.

 

Zentruan entrenatzeko garaian, une oro Bihotz Maiztasuna (BM) neurtzen da, edozein arazo kardiobaskular ekiditeko eta entrenamenduaren intentsitatea neurtzeko (entrenamendu zonak, erretako kaloriak…). Entrenatzeko garaian, entrenadore baten laguntza izanik, ariketaren teknikari eta exekuzio zuzenari garrantzia ematen zaio, ariketa ondo egiteko eta edozein arazo ekiditeko. Gainera, entrenamenduak egiteaz gain, bezeroak, bere kaxa entrenatzeko neurrira eginiko planifikazio bat jasoko du, hilabetero aldatuko dena (lehenengo hiru bonoetan dohakoa izango da). Periodikoki, entrenamenduaren ondorioz bezeroarengan sortutako aldaketak ezagutzeko, balorazio funtzionalak errepikatuko dira, entrenamendua bezeroaren beharretara egokituz une oro. Gainera, prozesu honen ondorioz, helburu berriak ezarri ahal izango dira


*Zentruan ez dago harrera zerbitzurik, aurretiko zitaren bitartez lan egiten da