INDIBIDUALIZAZIOA ETA ESKLUSIBOTASUNA

Entrenamendua pertsonala da. SALTO-k bere bezeroen programak era indibidualizatu batean lantzen ditu. Pertsona bakoitza desberdina denez, SALTO, bezero bakoitzaren helburu eta beharretara moldatzen da, bere gustuak kontuan hartuz. Horregatik, zerbitzua esklusiboa da, izan ere, bezero bakoitzak bere entrenamendu programa izango du.

KONTROLA ETA JARRAIPENA

SALTO-k bezeroaren abiapuntua ezagutzen du (balorazio funtzionalaren edo zelaiko testen bidez), helburu eskuragarri bat finkatuz. Entrenamendu programa aurrera doan heinean, SALTO-k, kontrol eta jarraipen konstante bati esker, entrenamenduaren ondorioz bezeroan sortutako aldaketak etengabe neurtzen ditu. Etengabeko kontrolak direla eta, une oro bezeroaren bilakaeraren inguruko feedback-a jasotzen da.  Honi esker, entrenamendua bezeroaren une bakoitzeko beharretara moldatu eta berrantolatu daiteke.

KALITATEA

Entrenamendu indibidualak eta etengabeko kontrol eta jarraipenak, bezeroaren beharretara egokitutako kalitatezko entrenamendu espezifikoa ziurtatzen du. Bezeroaren sasoi puntua une oro ezagutuz, entrenamenduaren karga moldatu ahal izango da. Ondorioz, beharrezkoak ez diren arriskuak ekidin ahal izango dira, bezeroaren segurtasuna eta ongizatea ziurtatuz.

BESTE BALORE BATZUK

Ikuspegi psiko-afektibotik, SALTO-k, motibazioa eta bezeroarekiko tratu ona bezalako alderdiak entrenamenduaren oinarrizko ezaugarritzat hartzen ditu.  SALTO, bezeroaren gustu eta nahietara moldatzen da, monotonia eta errutinez aldentzen, entrenamendu aldakorrak eta dinamikoak direla medio.  Zerbitzu eroso bat eskaintzen da, izan ere, profesionalak bezeroaren etxera joaten dira edo, hauek, SALTO-ren zentroan entrena dezakete.