MUGIMENDUA OSASUNA DA

Oraindik ere askok prestakuntza fisikoa proba espezifiko bat prestatzearekin lotu arren, guretzako edozein pertsonaren osasunaren oinarrietako bat da. 

Hori dela eta, gure osasuneko programak pertsonaren ongizatera bideratutako programak dira, bere egunerokotasuneko funtzionalitatea hobetze aldera hezitze programa espezifiko bat jarraituz, saioz-saio estimulu berriak eskaintzen ditugunak.

              - Oinarrien heziketa.

              - Progresio jarraitua.

              - Ariketen indibidualizazioa.

              - Kargen kontrola.

Gizakiak garen momentutik, gorputza bere osotasunean lantzea da programa hauen helburua, norberaren behar eta berezitasunak kontuan izanik eta betiere sektoreko profesionalen begiradapean egonik helburu ezberdinak jorratuko dituen jarduera fisiko programa sortuko duena.

OSASUN PROGRAMA: 

Osasun eta ongizate fisiko eta mentala oinarritzat hartuz, programa honen bidez, gorputzaren gantz masaren ehunekoa jeistea, gainpisuaren, obesidadearen edo/eta gaixotasun kardiobaskularren ekiditea, sedentarismoaren aurka leihatzea edo gorputz itxura hobetzea bilatzen da, norbanakoaren gaitasunetara egokituz. 

AMATASUN PROGRAMA: 

Amatasun programan, erditze prozesurako prestatzen da ama. Gainera jaioberria eduki ondoren, gorputzaren itxura berreskuperatzea,  tonu muskularra hobetzea eta zoru pelbikoaren indartzea lantzen dira.


HIRUGARREN ADINEKO PROGRAMAK: 

Entrenamendu mota honen bidez, bizitzen diren urteen kalitate maila handiago bat bilatzen da, eguneroko betebeharrak errazago burutzen laguntzen duen zahartzaro aktibo bat bultzatuz.