KIROLARI GUZTIEN GAKOA

Gure errendimendu programa kirolariaren prestakuntzan bidelagun izango den programa da. 

Errendimendua zenbakietan kuantifikatu ohi den  sektorea den arren, guretzako hori baina askoz gehiago da:

         - Lesioak murriztea: lesioak murriztuz gero, gehiago lehia dezakegu. 

         - Periodizazioa: programa zehatza eta kargen kontrola da prestakuntza fisikoaren gakoa. 

         - Entrenamendu ikusezina: kirol psikologia, fisioterapia, nutrizioa eta beharrezko atsedena oinarrizkoak izango dira gure gorputzak

            entrenamenduaren beharrei erantzun ahal izateko. 

Aspektu guztiak elkarrekin eramanez gero ezarritako helburuak egi bihurtzea errazagoa da.