OSASUNA: Bizimodu osasuntsu batengatik

Ongizate fisiko, mental eta sozial (OMS) bat eskuratzea edo ahal den neurrian egoera honetara gerturatzea dute helburutzat osasun programek, bezeroa gaixotasun ezara gerturatuz. Horrela, SALTO-k bizimodu osasuntsu baten ohiturak eskuratzera bideratzen ditu bere bezeroak osasun programen bidez. Era honetara, bezeroaren adin eta egoeraren araberako osasun mailarik handiena eskuratzeko lan egiten da.  

Gorputzaren gantz masaren ehunekoa jeisteaz gain, programa honetan, gainpisuaren, obesidadearen edo/eta gaixotasun kardiobaskularren aurka borrokatzen da, sedentarismoa ekidituz. 

Amatasun programan, erditze prozesurako prestatzen da ama. Gainera jaioberria eduki ondoren, gorputzaren itxura berreskuperatzea,  tonu muskularra hobetzea eta zoru pelbikoaren indartzea lantzen dira.


Programa honen bidez, bezeroaren gorputz itxura fintzeagatik eta gailentzeagatik lan egiten da, nor bere buruarekiko ongizate bat eskuratzeko.

Entrenamendu mota honen bidez, bizitzen diren urteen kalitate maila handiago bat bilatzen da, eguneroko betebeharrak errazago burutzen laguntzen duen zahartzaro aktibo bat bultzatuz.