MUGIMENDUAREN PILDORA

Lesio, min edo molestiak edozeini gerta dakioke bizitzan zehar. Honelako kasuetan bi bide posible hartu ditzazkegu: aparteko ezer egin gabe “denbora” pasatu ahala errekuperatu, edota eskuhartze goiztiar baten bidez, diagnostiko egoki bat lortu eta berregokitzearekin lanean jarri. 

Lesio baten aurrean eman beharreko lehenengo bi pausoak lesioa bera onartzea eta diagnostiko zehatz bat lortzea izango da. Diagnostiko eta balorazio egoki bat lortzeko denbora, dedikazio eta baliabide egokiak behar dira, etapa hau izango baita ondorengo berregokitzapena zehaztuko duena. 

Honen ondoren berregokitzea (funtzionala zein kirolera zuzendurikoa) programatzeko unea da, bertan, talde multidisziplizarraren elkarlanari esker profesional bakoitzaren eskuhartze eta zereginak zehaztuz. Lesio ororen aurrean, berregokitze programari lehenbailehen heltzea komenigarria da, fase bakoitzean dagokion tratamendua jarraituz gero errekuperazio prozesuak azkartzea eta lesioaren sendatze kalitatea hobetzea lortzen baita. 

Lesioari nola aurre egin zure esku dago.