ERREKUPERAZIOA-BERREGOKITZEA: Hobe errekuperatzeagatik

Programa hau behin behineko lesio bat sufritu duten edo lesio kroniko bat duten bezeroentzat bideratua dago. Bezero hauei, euren egoera hobetzeko berregokitze zein indartze programa bat eskaintzen zaie. Programa honetan, lehiaketara zein bizitza normalera bueltatzeko ezinbestekoak diren gaitasun fisiko basikoak lantzen dira, hala nola, mugikortasuna, indarra, erresistentzia muskularra, egonkortasuna... 

Programa hauek kirol modalitate espezifiko baten lesioak ekiditeko aproposak dira, baita lesio bat sufritu duten edo ebakuntza baten ostean errekuperatu nahi diren bezeroentzat ere.  


Kirolariaren errendimendua areagotzea eta lesioaren ondorioz kaltetutako egoera fisikoa hobetzea dira entrenamendu mota honen helburu nagusiak. Horrela, bezeroaren bizi kalitatea hobetuko litzateke. Gainera, SALTO-k edozein lesio ekiditeko lan egiten du, bai ezusteko bat ekidin nahi duten pertsona osasuntsuengan, baita  lesio baten berrerorlea den bezeroengan ere, berrerorketa horiek saihesteko asmoz.