Sedentarismoaren edo kontrolik gabeko jardueraren ondorioz sortutako gaixotasun eta lesioez gain, geroz eta ohikoagoak dira biztanlerian arazo kardiobaskularrak eta gainpisua. Horretarako, SALTO-k, bezeroaren egoera eta bere osasun maila aztertzen ditu, balorazio funtzionalaren bidez, honen beharretara moldatutako entrenamenduak programatuz. Horrela, bezeroaren ongizate maila hobetuko da, baita eguneroko betebeharrak burutzeko erraztasunak lortu. Gainera, gaur egungo beste ohiko faktore bat bizi itxaropenaren hazkundea da. SALTO-k azken fenomeno hau bere bezeroen bizi kalitatearen hobekuntzarekin erlazionatzen du, hurrengo helburua betez: gehiago bizi, hobeto bizi. 

Kirol modalitate edo kirol helburu bakoitzak, modu zehatz batean landu behar diren gaitasun fisiko espezifiko batzuen beharrak ditu. Horregatik, SALTO-k bere profesionaltasuna bezeroarengan jartzen du, kirol modalitate bakoitzaren beharrak aztertuz eta bere beharretara egokitutako plangintza eta entrenamenduak eskainiz. SALTO bereizten duen ezaugarrietako bat, bezeroaren etengabeko kontrol eta ebaluazio da. Horrela, bezeroaren sasoi puntua eta bere bilakaera ezagutu ahal izango dira. Gainera entrenamenduaren kargaren kontrolak, lesioak ekiditen laguntzen du, baita entrenamenduaren berrantolaketa egiten ere.